Kafe Antzokian
Kantuak/Canciones
2 - BIZITZA EDER DENEAN 4’30”
3 - ZURE ETXERA NOA 3’47”
4 - ESAN GABEKO ARRAZOIA 3’35”
5 - ZERUTIK GERTU EZ DA ONDO EGOTEN 6’17”
6 - HARGINENEAN 4’34”
7 - ZAZPI NOBIO 2’55”
8 - LERA ZAKURREN BALADA 3’45”
9 - HEMEN NAGO 5’16”
10 - AHOTS URRUNAK 2’27”
11 - BELAUNIKO 7’09”
12 - NIREKIN GERATU 3’37”
13 - BELTZARANA 5’14”
14 - EZ DA POSIBLE 3’08”
ARKAITZ MINER: Gitarra, biolina eta mandolina. Ahotsak.
FERNANDO “Lutxo” NEIRA: Baxua.
HASIER OLEAGA: Bateria eta ahotsak.
RUPER ORDORIKA: Ahotsa eta gitarrak.
DAVID SOLER: Gitarra eta Pedal-steel-a.
Kafe Antzokian. 2018.ko
Abenduan
1-EGIA DA (Ruper Ordorika)
Egia da,
egunero berresten da argia,
egia da.
Ahabiak
eskuetan zubiko bidean,
etxe aldera.
Larre beteak, arrats distiraz,
maldan gora noanean.
Baita egunik ilunenean ere
berresten da eguzkia.
Ahabiek
eskuetan utzi arrastoak
dirudi odola.
Garbitzean
entzun ditut gaurko gertaerak
irratian.
Larre beteak, arrats distiraz,
bat batean lekutan dira.
Baita egunik ilunenean ere
berresten da eguzkia.
Eguzkia
egunero albisteen gainetik doa,
egia da,
egia da, egia da.
2-BIZITZA EDER DENEAN (Ruper Ordorika)
Aski zait maite ditudanen alboan izatea,
elkarren ondoan nahikoa dela baieztatzea,
bizimodua
lagunarekin dastatzea.
Ederra ilunkeran lagun bakanarekin solastea,
aski duzu adiskidea aldean dela sentitzea,
bizimodua
lagunarekin dastatzea.
Berbaz eta aburuaz haruntzago sentitzean
jakinduria ixilenari besoak zabaltzea,
bizimodua
lagunarekin dastatzea.
Ohartu naiz: zuk badakizu esan gabeko hitza,
nola osatzen ahal den nire modukoen gaitza,
dena esatea ez baita ezinbesteko baldintza,
ixilean nago, aski zait: zure alboan natza.
Oh,oh, oh,
bizitza eder denean,
goxo binaka ibiltzea bertan murgilduta!
3-ZURE ETXERA NOA (Ruper Ordorika)
Zure etxera noa,
bidean gora noa
babeslekura.
Emaidazu gakoa,
behebarrukoa,
han itxaroteko
urrats ezagunen ttipi ttapa.
Eguzkiak irten du,
behingoz aske
neguko bihotzetik.
Goazen erreka aldera,
etxetik behera,
euriteen ondoren
zure baratzean zer dagoen.
Zure etxera goaz,
bidean gora goaz
hasiberrien pozaz,
baratza da eder-eder,
erreka aldea ere,
munduak badu onik
egin dezagun kantuan goxoki,
egin dezagun kantuan goxoki
munduak baitu onik.
4-ESAN GABEKO ARRAZOIA (Ruper Ordorika)
Ixilik zaude, non da zure ahots
laguna?
Ozenki mintzo zait gaur zure ixiltasuna:
egiazko ipuinetan legez,
zientzia liburuan ere ez da
hain ozen mintzo egia,
hain nabarmen, hain garden, egia.
Zure ordez ote da mintzo mundua?
Esan gabea ere ulertu behar al dut, ba?
Sekretoa ostoz osto biluztu,
gezur batean nahastu,
egia hori ez da maitagarri,
zure egia ez baita entzungarri.
Laster nauzu utziko,
haizeak ere susmoa dakarkit,
aldean ez daukat
esan gabeko arrazoia baizik.
Argi printza batzuk etsi-etsian
sartu nahian dabiltza zure etxean.
Laster dena ahaztuko
Pazku goiztxo ederrean ote ?
Ala berantago, Besta Berri bezpera batez ?
Argi printza azkenak, etsi-etsian
sartu nahian dabiltzala zure etxean.
Ixilik zaude, non da zure ahots laguna?
Ozenki mintzo zait gaur zure ixiltasuna.
5-ZERUTIK GERTU EZ DA ONDO EGOTEN
(Hitzak: Dionisio Cañas- Doinua: R. Ordorika)
Zerutik gertu ez da ondo egoten,
nik badakit luzaro bizi izan naizelako
lurraren eta zeruaren artean.
Hobea da hemengo
bazter txiki hau
non egunsentiko xoriek deitzen zaituzten,
non xinaurriek
beren bideak egiten dituzten,
non armiarmak bere tranpa
jartzen duen barkamenik gabe.
Zerutik gertu zuloak daude
zure bihotza bezain beltzak,
zerutik gertu ez dira entzuten albisteak
beren odol putzuekin,
gaizki egoten da zerutik gertu,
ez, nik ez dut zerutik gertu egon nahi,
hemen egon nahi dut, lurrean etzanda,
bere taupadak, amodioak eta miseriak
entzunez,
sagarrondoen loreen zain,
labexomorroen muxu goxoa,
goruntz begira lainoak nola pasatzen diren.
Euria egiten duenean
urak garbi dezan
hildako guztien oroimena,
zerutik begiratzen gaituzten hildakoak,
horiei eskatzen bait diet
lasai utz nazaten,
zerutik urrun.
6-HARGINENEAN (Ruper Ordorika)
Amaia-ri, Anjeli eta Jonan-i.
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
lehen
eguzkiak Malloak doi gorritzen,
auzoko
bidea gora doa apalik,
Etxaburukoa
baratze aldean dabil
patxadaz begira, begira
lurrari,
etengabe aldatzen ari
den soroari.
Kantu bat goiz
berriarendako,
kantu bat bizi
pozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
hemen jo dezaket neure musika ozenki,
errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
lo kuluxka gero
bildotsen arranekin.
Anaia eta biok
festara joango gara,
gaurkoa eginda behera
tabernara,
Zumetaren lanak
bidenabar goza,
kadrilla alegera:
biba Pellot! Biba besta!
Kantu bat...
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
aireak dakarren kanpai urrunak entzuten,
hemen ederki egoten
da apartean,
barka nazala zorigaitzeko denak.
7-ZAZPI NOBIO (Herri kanta/ R.Ordorika, B. Martinez, J.Tapia)
Lelengo nobioa
Jose auzokoa,
zuk izan beharko dozu
neure esposoa.
Bigarren nobioa
zala Usebio,
egunean pezeta bi
daukoz diario.
Hirugarren nobioa
zala Ujenio,
neuk bere eduki neban
hainbat amorio.
Laugarren nobioa
zala kuberua,
mutil galanta baina
bekoki pardua.
Bosgarren nobioa
zan zapataria,
koxoa izan ez balitz
kontsolagarria.
Seigarren nobioa
Ustakio eulea,
praka zahar inozente
koitedu pobrea.
Zazpi nobio euki euki dodaz
urte bi t'erdien
zazpigarrena daukat
inozko larrien.
Baina nik euki neban
ezkondu guria
eta niri emon eusten
erretiradia.
8-LERA ZAKURREN BALADA (J. Sarrionandia / R. Ordorika)
Balea hezurrez eginiko lera daramazuen
zakur begi urdinok, aiaiai,
zer dela eta zoazte ipar haizearen
kontra
elur eternalezko lautadetan barrena?
Izotzezko itsaso mortuari azkura
egiten diozuen
zakur salbaia eta gosetuok, aiaiai,
nor da zuen jabe, zein dama zuri
zerbitzatzen duzue
latigopean, aho behelainozko bidean?
Zein helburu, zein mandatu, zein
fantasiagatik
lehertzen zarete ekinean, aiaiai,
baldin eta helburua, mandatua,
fantasia
ez bada sekula zeuena izanen?
Giza jendea igloo tipira sartuko
denean
zuek kanpoan
geratuko zarete, aiaiai,
zeuetako lagun
ahulena akabatu beharko duzue
gosea berdindu beharrez.
Itzal luzeen herrialdeko zuritasun
eternaleko
zakur zuri proletariook, aiaiai,
ez duzue zaunka egiten eta, uluka,
oihan epeletako otsoen antza duzue.
9-HEMEN NAGO (Ruper Ordorika)
Herririk
herri ibilita,
bidaztia
naiz
iItzulerako
bidean,
ailegatu
da bela ontzia
moila
ezagunera
bat
batean dena soseguz
dena
batera etorri da.
Harri
bitxia idunekoan
tatuaian
bihotz bat
etxe
aurrean palmondoa,
hango
eta hemengo bideak
ordukoak
eta oraingoak
bildurik
ekarri ditu
bere
artean bidaztiak.
Hemen
nago,
hemen
nago,
hemen
egonik nonnahi nago…
10-AHOTS URRUNAK (Ruper Ordorika)
Ahots urrunak deika.
Ahots urrunak deika.
Halako batez dirudi denak ere,
gauza xumeenak ere,
lotu nahi zaituen,
aingura zaharrak ez baitu utziko
belaontzia solte,
haizearen meneko.
Entzun:
Ahots urrunak deika.
Ahots urrunak deika.
Orduan onena da aingura jasotzea
bihotza ibil dadin
haizearen menera.
Beharbada nekez baina ageriko zaizu
norako berrian
lagun mina nor duzun.
Entzun…
Arin, arin, jaun xoferra, zoaz,
aguro behar nuke
estaziora egin.
Bila nor aterako
zaidan nik badakit,
haren eskua nahi dut:
ez nago bakarrik.
11-BELAUNIKO (Ruper Ordorika)
Iragan
igandeko elurra ari zen urtzen
kaleetatik
nekez zihoan jendeak
elurra zapaldu
eta nonnahi
sortzen lokatz
beltz hori.
Han parketxo
bat bada
kalea bi
egiten den horretan, badakizu,
betiko
Coca-Cola anuntzioa dagoen horretan
gizon bat
zegoen
belauniko eta
negar batean,
belauniko eta
negar batean.
Barru-barrutik
ari zen negarrez
gizon
bat gainezka,
biktima
bat ezinean,
gizon
hura:
belauniko eta
negar batean,
belauniko eta negar
batean.
Barru-barrutik
ari zen negarrez
gizon
bat bakarrik
jendetzaren
erdian,
gizon
hura:
belauniko eta
negar batean,
belauniko eta
negar batean.
Ba,
kaleetatik nekez zihoaztenek
beste
erremediorik ez zeukaten
begiratu
egin behar,
heuren
burua begiratu egin behar ispiluan
belauniko
zegoenaren negar malkoek osatu ispiluan.
Eta
heuren burua ezagutzean ikusi bertan
soilik
iraupenerako bizi den morroi bat,
eta
ikusi bertan erlojua geldirik ixtant batean,
eta
ikusi bertan txori ero bat zirkuluan,
zeren
eta parke horretan
gizon
bat zegoen
belauniko eta
negar batean,
belauniko eta
negar batean.
Negua
da,
Iluntzeko
zazpirak,
nazkagarria
da kalean ibiltzea,
batzuk
dirua eskeiniz zaizkio zuzendu.
Eta
belauniko dagoen gizonak
oihu
ikaragarri bat bota du esanez:
ez
dut dirurik nahi, ez dut dirurik nahi.
Zergatik
ez daukat bizi leku bat?
Zergatik
ez familiarik?
Hori
da nahi dudana,
nik
nahi dudana.
Hau
dena itzulika dabil
gure
buruetan
banan-banan
gabiltzala abenidan,
bi
kale beherago argi dago
hura
gizon bat besterik ez zen
belauniko eta
negar batean,
belauniko eta
negar batean.
12-NIREKIN GERATU (Ruper
Ordorika)
Tori errezil sagar bat,
eman zure paltoa,
geratu zaitez nirekin.
Ogi egin berria,
intxaurrak eta gaztaia,
ipuinetan bezala.
Hodeien azpian,
sasien gainean,
han da mundua deritzana.
Han bizi daitezela,
bihotza bahituran,
eta gu bildurik elkarrengana.
Izara zuri-zuriak,
garai bateko arropak,
kulunkatzen eguzkitan.
Piku usain eztiak
gure trapu zaharrak
goxatzen dituenean.
Hodeien azpian,
sasien gainean…
13-BELTZARANA
(Ruper Ordorika)
Goiz batez joan nintzaion
etxean ez zen inor
bera bakarrik atean (besteak lanean izango ziren).
Hitz handirik ez zen esan han,
eskatu egin nion eta hark eman,
hura egun perfektua! Egun zoragarria!
Polita zu, itsusi ni,
etxe aurrean eserita.
Beltzarana, andre ederra,
nire ondoan eserita.
Den dena perfektua da
zeruak eta lurrak ere,
den denak badu orain zentzurik, benetan:
Zazpi planetak, zazpi jainkoak,
zazpi puntako izarrak,
zazpi izara odoleztatuak,
zazpi zeruak, den denak.
Geroztik maiz naiz joaten,
maiz etxe aurrean esertzen
berarekin ilunkeran. (Hori plazer dudana!).
Hitz haundirik esan gabe,
jakinaren gainean gara,
ixilunerik ederrenak! (Horiek dira ederrenak...)
Polita zu, itsusi ni,
etxe aurrean eserita,
beltzarana, andre ederra,
nire ondoan eserita. (Horixe ederki egotea).
Den dena perfektua da,
zerua eta lurrak ere,
den denak badu orain zentzurik,benetan:
Zazpi planetak, zazpi jainkoak...
14-EZ DA POSIBLE (Ruper Ordorika)
Egunak 24 orduholaxe ikasi nuen nik,
zeozer sakonago esan nahi eta
bururatu ez besterik.
Lekutan egongo nintzen ni,
irratia piztuta,
gau-pasata nengoen eta
ondo nago-eta
hau bakarrik behar nuen.
Ez da posible, ezin liteke,
ondo nago-eta gauza haundirik
pentsatzeke.
Lo egin gabe, goizaldean,
beheraldian nabil baina
berehala aditu dut
eguneroko partea:
Berrogeitazortzigarren
Josu dutela harrapatu,
gero gertatzeko zena
orduan zeinek asmatu.
Jonan Ordorika-k zuzenean grabatua. Nahasketak eta masterra, Mamia estudioan, Azkarate.
Víctor Sánchez: edizio lanak Elkar
estudioan.
Milesker, Paco Loco: magical reverb.
Grabaketa: Bilboko Kafe Antzokian. 2018.eko abenduaren 14ean eta 15ean.
Zuzeneko teknikariak: Javi Ulla, Jonan Ordorika, Jon Luman, Lon
Fernandez, Jota…
Argazkiak: Kontraluz
Diseinua: Unai Arana
Eskerrikasko haundixa:
Musikari lagunok: merzi!
Bilboko Kafe Antzokiko lagunei, horixe! Zenbat gara?
Anjel Valdes eta Elkar-eko lagunoi.
Koordinazio orokorra: Anjel Valdes, Andres Camio“Jitu”
ELKAR
ARGITZALETXEAK S.L. (2019)
943 310267 – musika@elkar.eus
www.elkarargitaletxea.eus